Ikaztegietako Sanlorentzo jaiak 2018

Ikaztegietako sanlorentzoetako afarirako txartelak salgai jarri dituzte

Ataria 2018ko uztailaren 26a

San Lorentzo jaien barruan abuztuaren 10ean egingo den herri afarirako txartelak eskuragarri daude abuztuaren 3ra bitarte.

Udaletxean eskuratu ahalko dira, 23 euroren truke, baina epe horretatik kanpo 3 euro gehiago ordaindu beharko dela jakinarazi du jai batzordeak.

Bi menu daude aukeran, ohikoa eta begetarianoa. Hala ere, alergiarik edo arazoren bat dutenek txartelak erosterako orduan jakinarazi beharko dute, izen-abizenak emanez, jaki bereziak eskatu ahal izateko.

1. aukera:

Urdaiazpiko eta zainzuriak
Arrainez beteriko piperrak
Etxeko frijituak
Bakailaoa
Oilasko izterra saltsan
Goxua edo txanpain sorbetea
Sagardoa, ardoa, kafeak eta kopak

2. aukera:

Zainzuriak
Entsaladilla errusiarra
Zurtoin beteak
Zizak piperrekin
Barazki lasaña
Goxua edo txanpain sorbetea
Sagardoa, ardoa, kafeak eta kopak

Bestalde, aurreko egunean, hilaren 9an, 12 urte arteko umeen bazkaria egingo dute. Txartelak doan dira, baina, horiek jasotzera ere udaletxera jo beharko da. Arroza oilaskoarekin eta izozkia izango dute.

Kuadrilla eguna, berriz, norberak prestatu beharko du bazkaria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!