Igandean amaituko da Frontoi Txikiko txapelketan izena emateko epea

Ataria 2018ko uztailaren 4a

Uztailaren 8a baino lehen eman beharko da izena Ikaztegietako festen barruan hirugarrenez antolatuko duten Frontoi Txikiko Txapelketan parte hartu ahal izateko.

Herritarrek bakarrik parte hartu ahal izango dute txapelketan, eta hiru mailatako txapelketak antolatu dituzte:

  • 13 urtetik gorako mutilak
  • 13 urtetik gorako neskak
  • 7 eta 12 urte arteko neskak eta mutilak

Ostatu Tabernan eman beharko da izena, uztailaren 8a baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!