Dantza ikastaroak antolatu ditu Ikaztegietako Gazte Taldeak

Ataria 2018ko uztailaren 4a

Ikaztegietako Gazte Taldeak oinarrizko dantzak ikasteko eta, bide batez, primeran pasatzeko, ikastaroa antolatu du, zerotik hasi nahi dutenentzat edo oinarrizko ezagutza dutenentzat.

Bi deialdi egin dituzte: uztailaren 2tik 27ra zerotik hasi nahi dutenentzat. Eta hilaren 16tik 27ra sasi dantzarientzat, hau da, gutxieneko ezagutza badutenentzat.

Astelehen eta asteazkenetan egingo dituzte saioak, 19:30etik 21:00etara, kiroldegiko gimnasioan. Hara gerturatzea baino ez da behar parte hartzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!