Ikaztegieta Martxan egitasmoa abian jartzeko boluntarioak behar dira

Ataria 2018ko ekainaren 1a

Ikaztegietako Udalak herritarrei zuzenduriko eskaintza handitu nahian, ekimen berri bat jarri nahi du martxan, hirugarren adineko biztanleei zuzendua izango dena batez ere. Ekimen honek jarduera eta ohitura osasuntsuak bultzatzea izango du helburutzat eta astean behin herri ingurunean prestatuko diren ibilbideetan barrena ibilaldiak egingo dira.

Ekimen hau martxan jartzeko, ordea, boluntarioak behar ditu udalak, antolakuntzan lagundu ahal izateko. Hori dela eta boluntario bezala laguntzeko prest dagoen edozein herritarri bilera deialdia egin diote, ekainaren 6an, 18:00etan, udaletxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!