Saio teorikoa eta praktikoa izango da ekainaren 9koa. Goizez eta arratsaldez bilduko dira erabilera anitzeko gelan: 9:30etik 13:30era, eta 15:30etik 19:30era ondoren.
Parte hartu nahi dutenek maiatzaren 28a baino lehen eman beharko dute izena udaletxean bertan. Ikastaroaren kostua parte hartzen dutenen araberakoa izango da: 200 eurokoa da kostu totala, beraz, zati proportzionala ordainduko lukete parte-hartzaile bakoitzak.