Ikaztegietako Herri Eskolako logoa aldatzeko, lehiaketa

Ataria 2018ko maiatzaren 10a

Lanak aurkezteko epea maiatzaren 14an, astelehenean, amaituko da.

Ikastetxeko logoa «zaharkitua» dagoela-eta, berria aukeratzeko lehiaketa egitea erabaki du Ikaztegietako Herri Eskolak. Gaia ikasleekin landuko badute ere, herritar guztiei zabaldu diete parte hartzeko aukera.

Hauexek dira baldintzak:

  • - DIN A4 tamainan aurkeztu beharko dira, eta Ikaztegietako Herri Eskola hitzak azaldu behar dira.
  • - Marrazki, argazki... edozein formatu erabili ahal izango da.

Maiatzaren 14rako eskolan bertan entregatu beharko dira lanak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!