Erasunek jokatuko du Promozio Txapelketako finala

Irati Saizar Artola 2018ko maiatzaren 6a

Urretabizkaiari 22-16 irabazita, Erasunek jokatuko du Promozio Txapelketako finala Bakaikoaren aurka, maiatzaren 19an, Iruñeko Labrit pilotalekuan. 

Ezin izan du ikaztegietarrak zizurkildarra mendean hartu. Ikaztegietako Galtzalde pilotalekuan jokatu dute partida, eta zaleen oihuak herritarraren aldekoak izan arren, partida guztian atzetik aritu da eta 22-16 amaitu dute. Nagusi izan da Erasun, sendo aritu da; Urretabizkaiak aldea laburtzea lortu du behin baino gehiagotan, baina, 20-13an zaintiratua izan du eskuin izterrean eta hala nola amaitu du partida. 

Hala, Erasunek jokatuko du Promozio txapelketako finala maiatzaren 19an, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Hirugarren eta laugarren posturako partida, aldiz, maiatzaren 11n izango da, eta Gorka eta Urretabizkaiak jokatuko dute, azken hau ondo jartzen bada behintzat.  

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!