Beñat Urretabizkaiak larunbatean jokatuko du Labrit pilotalekuan

Asier Imaz 2018ko apirilaren 26a

Banakako Promozio Txapelketako final-laurdenetako partida jokatuko du, larunbatean, Urretabizkaia II.ak Iruñeko Labrit pilotalekuan, Peio Etxeberriaren aurka.

Jaialdia 17:00etan hasiko da, eta Bengoetxea V.ak eta Elezkano II.ak ere hor jokatuko dute, txapelketako partida, baina kasu honetan lehen mailakoa.

Urretabizkaiak nagusitasun osoz irabazi zion Peña tolosarrari (22-6) final zortzirenetako neurketan, herrian bertan. Hain zuzen, 30 bat laguneko herritar talde bat Labriten izango da, Urretabizkaia animatzen.

Erasun, asteartean

Erasunek, berriz, maiatzaren 1ean jokatuko du final laurdenetako kanporaketa. Zizurkildarrak Ugalderen aurka neurtuko ditu indarrak, 17:00etatik aurrera, Donostiako Atano III.a pilotalekuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!