Peña II.a eta Urretabizkaia II.a, nor baino nor Galtzalde pilotalekuan

Ataria 2018ko apirilaren 5a

Profesionalen pilota partida ikusteko aukera izango da apirilaren 14ean Ikaztegietako Galtzalde pilotalekuan. Peña II.a tolosarrak eta Urretabizkaia II.a ikaztegietarrak Promozio Eskuz Banakako Txapelketako partida jokatuko dute.

Pilota jaialdia 17:30ean hasiko da eta lehenbizi herriko pilota eskolako haurrak ariko dira frontoian. Ondoren, afizionatuen txanda izango da, lau t'erdian: Uxer Mozo ikaztegietarra eta Gorka Artola amezketarra nor baino nor ariko dira. Azkenik, Peña eta Urretabizkaiaren arteko partida jokatuko da.

Sarrerak aldez aurretik salgai daude 8 eurotan Ostatu tabernan. Egunean bertan, leihatilan, 10 eurotan erosi ahalko dira sarrerak. Jaialdia Ikaztegietako Udalak antolatu du, Intxurre Pilota Elkarteak lagunduta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!