Hilabetean behin elkartu eta pianoaren laguntzaz euskal kanta tradizionalak abesteko taldea martxan jarri nahi dute Ikaztegietan. Lehenengo saioa martxoaren 14an egingo dute, udaletxeko beheko aretoan, 20:00etan. Saio horretan, hurrengoetarako ordutegiaz eta gustuko kantez hitz egiteaz gain, abesti batzuk kantatzeko aprobetxatuko dute. Egitasmoaren bultzatzaileek herritarrak animatu dituzte parte hartzera.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?