Amaia Bernalek eta Raul Gomezek irabazi dute XXVII. Herri Krosa

Ataria 2017ko azaroaren 18a

81 parte hartzaile izan dira Ikaztegietako XXVII. Herri Krosean. Amaia Bernal eta Raul Gomez izan dira azkarrenak; 39 minutu eta 42 segundo eta 32 minutu eta 31 segundo behar izan dituzte, hurrenez hurren.

Herritarrei dagokienez, Ina Agirre iritsi da lehenengo helmugara emakumezkotan, eta gizonezkoetan Eñaut Larrea eta Xabat Ibarguren.

Beteranoei dagokionez, Iker Pagola eta Idoia Garde helmugaratu dira lehenengo. 33 minutu eta 8 segundo eta 45 minutu eta 16 segundo behar izan dituzte, hurrenez hurren, lasterketa egiteko.

SAILKAPEN NAGUSIA

Gizonezkoak:

     -Raul Gomez 32' 31''

     -Aritz Garin 32' 39''

     -Angel Vazquez 32`59''

 

Emakumezkoak:

      -Amaia Bernal 39' 42''

      -Maider Korta 40' 57''

      -Maialen Gurrutxaga 43' 05''

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!