Bertako eta kanpoko produktuak, denen eskura

Rebeka Calvo Gonzalez 2017ko irailaren 23a

Seigarren aldiz egin dute Ikaztegietan Euskal Azoka. Azoka baino gehiago da hala ere, gaurkoa, egun guztiko egitaraua antolatu baitute. 21 postu bildu dira plazan, horietako bost, herritarrenak, eta askotariko produktuak egon dira; barazkiak, eskulanak, jantziak eta askoz gehiago.

Azoka goizez egin dute eta baita haurrentzako Hazi bonba tailerra ere. Udaletxe azpiko aretoan, gainera, herritarrek egindako margoen erakusketa jarri dute. 80 pertsona inguru bildu dira gero, bazkaltzeko, eta eguna borobiltzeko herritarren arteko lokotx biltze txapelketa antolatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!