Euskara ikasteko aukera izango da beste behin Ikaztegietan

Ataria 2017ko irailaren 19a

Euskara ikasten Ikaztegietan Aisa programaren bitartez.

Ikaztegietako Udalak Uemarekin elkarlanean ikasturte honetan ere euskara ikastaroak herrian bertan eskainiko ditu. «Gurea bezalako herri euskaldunetan, euskara ezagutzeak duen garrantzia kontuan hartuta, beste urte batez ahalegin berezia egin nahi izan dugu euskara ikasteko edo hobetzeko pausoa ematera animatzeko», azaldu dute udaletik.

Ikastaro guztiak herrian emango dira eta matrikularen prezioa 280 euro inguruko da. Udalak diruz lagunduko du %75ean, eta horretarako gutxieneko asistentzia %90era iritsi behar da. Matrikula egiteko epea irailaren 29a arte da, eta izena emandako guztiei bilera baterako deia egingo zaie epea amaitu eta egun gutxira. Izena emateko udaletxera joan edo 943 65 33 29 zenbakira deitu behar da.

Bestalde, etorriberrientzako euskara ikastaroa antolatu du udalak, Haberen Aisa egitasmoarekin elkarlanean. Ikastaroak 60 orduko iraupena izango du eta izena emateko epea irailaren 29an amaituko da. Udalak diruz lagunduko du ikastaroa eta laguntza jasotzeko %90eko asistentzia beharrezkoa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!