2017/09/23 11:00

Euskal Azoka

Euskal Azoka
Plaza, Ikaztegieta

10:45. Txistulariak.

11:00. Azokaren irekiera. Era guztietako postuak egongo dira, produktuak erosteko aukerarekin.

11:00-14:00. Herritarrek egindako margoen erakusketa, udaletxe azpiko aretoan.

11:00-12:30. Haurrentzako Hazi bonba tailerra, Ekogunearen eskutik.

14:30. Bazkaria. Burruntzian erretako arkume jatea.

Ondoren. Attola eta Montte trikitilariak.

17:00. Herritarren arteko lokotx biltze txapelketa.

Bazkarirako txartelak 20 euro balio du eta Ostatuan eskura daitezke. Horretarako azken eguna hilak 17.

Baserritar arropaz jantzita ateratzeko deia egin dute antolatzaileek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!