Udaleku irekietan izena emateko aukera hilaren 19a arte

Ataria 2017ko ekainaren 14a

Aurten ere Ikaztegietako Udalak antolatu ditu udaleku irekiak. Ekainaren 26tik uztailaren 28ra bitartean izango dira, 09:00etatik 13:00etara.

2005 eta 2014 urteen artean jaiotako umeentzat izango da eta 60 euroko kostua izango du. Bi begirale izango dira eta ekintzak adinaren arabera moldatutakoak dira. Izena emateko azken eguna hilaren 19a izango da, eta horretarako udaletxera joan behar da inprimakia bete eta ordainketa egiteko.

Bestalde, udalak antolatu duen memoria tailerrean parte hartzeko aukera zabalik dago. 60 urtetik gora duten herritarrei zuzenduta dago tailerra, eta hau martxan jartzeko gutxienez zortzi pertsonako taldea osatu behar da. Bi orduko saioak izango ditu tailerrak. Azken eguna izena emateko bihar izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!