HAURREI DOLUA ESPLIKATUZ
Beste hitzaldia, datorren astean izango dena, Gipuzkoako Eskola Txikitako Guraso Elkarteen Koordinakundearen eskutik egingo da. Izar Arregi psikologoak Dolua haurrei nola esplikatu izeneko hitzaldia emango du. Solasaldia udaletxeko erabilera anitzeko gelan izango da, ekainaren 12an, 14:30ean hasita.
IKASTAROAK KZGUNEAN
Hitzaldiez gain ikastaroak antolatu dira Ikaztegietan. Zehazki KzGunean egingo dira eta bi ikastaro izango dira. Horietako bat Internet basikoa izango da, eta uztailaren 3tik 14ra bitartean egingo da, 09:00etatik 11:00etara. Bestea Google aplikazioak izango da, eta hau ere uztailaren 3tik 14ra egingo da, eta ordutegia 11:00etatik 13:00etara izango da. Izena emateko udaletxera deitu behar da ekainaren 26a baino lehen.