Herriko sahararrekin solasean

Ataria 2017ko maiatzaren 8a

Amasahara erakusketa ikusgai izan zen ostiralean Ikaztegietan, eta herriko familia sahararrek tea hartzera gonbidatu zituzten herritarrak.

Jende dezente joan zen erakusketara, eta bide batez, tea zein mokadutxoa hartzeko aukera izan zuten herriko sahararrekin. Beraien ohiturak eta kultura ezagutu, bere jatorrizko herriaren egoeraren berri eman zuten, bai euskaraz eta bai gazteleraz. Udan haur sahararrak jasotzearen garrantzia ere nabarmendu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!