Sei lur sail daude libre herriko baratze ekologikoen parkean

Ataria 2017ko maiatzaren 5a

Ikaztegietako Udalak gogora ekarri du herriko baratze parkea dagoeneko martxan dagoela.

Sei lur sail horietako bat hartzeko interesa duenak, udaletxera jo behar du izena ematera. Baldintzei dagokionez, udalarekiko lur sailaren azpierrenta kontratuaren urteko kuota 20 eurokoa izango da, eta gainerako gastuak, hau da, ur kontsumoa, baratzeen mantenua, eta abar... elkartearen gain izango dira.

Lurra lantzeko beharrezko material guztia, eskorgak, ureztagailuak, aitzurrak, eskuareak, baldeak... bertan daude. Udaletik herritarrei parte hartzera animatu die. Informazio gehiago udaletxean edo baratze parkearen erabiltzaileei eskatu daiteke.

'Bizi baratzea', Jakoba Errekondorekin solasaldia

Maiatzaren 12an, Jakoba Errekondoren Bizi baratzea liburuaren aurkezpena eta solasaldia izango da maiatzaren 12an, udaletxeko aretoan, 18:30ean. Baratzeari edo landareen inguruko zalantzarik izanez gero, aukera izango da Jakoba Errekondori zuzenean galdetzeko.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!