Begirale moduan lan egiteko aukera udako ludoteka zerbitzuan

Ataria 2017ko maiatzaren 5a

Ekaineko azkeneko astean eta uztailean eman nahi da udal ludoteka zerbitzua.

Udaletik aukera eman nahi die herritarrei begirale gisa aritzeko zerbitzu horretan. Begirale izateko baldintzak honakoak dira: herritarra izatea, euskara jakitea, 18 urte beteak izatea edo urte honetan betetzea, haur heziketaren zerikusia duten ikasketak izatea edota aisialdirako hezitzaile edo denbora libreko begirale titulua izatea.

Izena emateko epea maiatzaren 12an bukatuko da, eta interesa dutenek udaletxera joan behar dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!