Pintxo potea jarriko du martxan gaur Gazte Taldeak

Imanol Garcia Landa 2017ko mai. 5a, 09:55

Herriko plazan ipiniko dute barra, 19:00etatik 21:00etara; Gazte Eguna antolatzeko dirua lortzea da ekimenaren asmoa.

Ikaztegietako Gazte Taldeak pintxo potea antolatu du eta gaur izango da ekimenaren lehenengo eguna. «Aspaldi ari ginen Gazte Eguna antolatzeko asmoz, eta horretarako dirua behar denez, eta orain pintxo poterik herrian ez dagoela eta, antolatzearen aukera ikusi genuen», esan du Leire Urretabizkaia Gazte Taldeko kideak. Hain justu, Gazte Taldetik aukera ona dela pintxo potea antolatzearena aztertu dute, gazteak elkartu eta ostiral arratsaldetan herrian giroa jarriz.

Herriko plazan barra bat jarriko dute, eta pare bat edari eskaintzeaz gain, gazte taldetxo bat arduratuko da pintxoak egiteaz. 19:00etan hasi eta 21:00ak arte iraungo du pintxo poteak, eta musikarekin ere girotuko dute tarte hori. Oraingoz hilabeteko lehen ostiraletan egingo dute, eta ekimenak arrakasta izanez gero, uztailean agian ostiral guztietan eskainiko dute. Pintxo motei dagokionez, sorpresa izango da, ostiral bakoitzean tokatzen zaion taldetxoak erabakiko baitu zer prestatzen duen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!