Urretabizkaia II.a garaile, herritarren aurrean

Irati Saizar Artola 2017ko apirilaren 15a

Promozio Mailako banakako txapelketako partida irabazi du Beñat Urretabizkaiak Ander Errandonearen aurka, 6-22ko emaitzarekin. 

Ikaztegietako Galtzalde pilotalekua jendez bete da Beñat Urretabizkaia herritarraren partida ikusteko. 2-0 galtzen hasi bada ere, laster hartu du aurrea eta partida guztia egin du aurretik. 6-12tik 6-22ra egin du zuzenean herritarrak. Sakez indartsu aritu da eta 8 tanto egitea lortu du; jokoan 10 tanto egin ditu.

Profesionaletan debutatu berria da Urretabizkaia eta laugarren partida zuen honakoa. Aurreneko biak irabazi eta hirugarren partidaren zapore gazia goxatzeko aukera izan du herrian bertan.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!