Beñat Urretabizkaiak Ikaztegietan jokatuko du

Ataria 2017ko apirilaren 7a

Promozio Mailako banakako txapelketako bi partida jokatuko dira Galtzalde pilotalekuan, apirilaren 15ean, 17:00etatik aurrera.

Ikaztegietako Udalak profesional eta afizionatuen esku pilota jaialdia antolatu du herriko pilotalekuan. 12 eurotan jarri ditu sarrerak, Ostatu tabernan. Hiru partidako jaialdia izango da, eta bigarrena herriko semeak jokatuko du, Beñat Urretabizkaiak. Promozio Mailako Txapelketako partida izango da, buruz-buru, kantxa osoan. Bere aurkaria zein izango den apirilaren 11ko zozketan erabakiko da. Hirugarren partida ere txapelketakoa izango da, hau ere Promozio Mailakoa. Arteaga II.ak jokatuko du. Bere aurkaria ere hilaren 11ko zozketan erabakiko da.

Jaialdiko lehen partida senior mailakoa izango da. Mozo-Irazustabarrenak Altuna IV-Muruaren aurka jokatuko dute. Izan ere, Intxurre Pilota Eskola jaialdi honetan laguntzaile bezala ariko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!