Tolosaldeko Giltzarria

Galdeketan parte hartzera dei egin dute

Ataria 2017ko martxoaren 14a

Argazkia atera zuten hainbat herritarrek, igandean bozkalekua izango den lekuan.

Igandean hainbat herritar elkartu ziren argazki atera eta martxoaren 19an egingo den galdeketan parte hartzera animatzeko deia egiteko.

Martxoaren 19an bertan egitarau zabala prestatu dute Ikaztegietan:

09:00. Bozketa, plazan.

10:00. Trikitilariek herria zeharkatuko dute, botoa ematera gonbidatuz.

Hamaiketakoa, borondatearen truke.

14:00. Saiheski jatea.

17:00. Ume jolasak.

18:00. Trikitilariek herria zeharkatuko dute, botoa ematera gonbidatuz.

20:00. Bozketa mahaia itxiko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!