Emakumeen Nazioarteko Eguna 2017

Aste Morea antolatu dute Ikaztegietan

Ataria 2017ko martxoaren 3a

Futbolariak eta printzesak antzezlana, elkarretaratzea, Sufragistas filma eta Josebe Iturriozen solasaldia izango dira Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira egingo diren ekitaldiak.

Astelehenean, martxoak 6, 14:30ean, Futbolariak eta printzesak antzezlana ikusi ahalko da udaletxeko aretoan, haur eta gurasoei zuzendua.

Asteazkenean, martxoak 8, 19:00etan elkarretaratzea zubian. Ondoren, Sufragistas filma udaletxeko aretoan.

Ostiralean, martxoak 10, 19:00etan Josebe Iturriozekin solasaldia, Zer da feminismoa izenburupean, udaletxeko aretoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!