Urretabizkaiak afizionatu moduan bere azken partidetako bat Amezketan jokatuko du, igande honetan, Euskal Herriko Pilota Elkarteen Arteko Nazio Txapelketaren finalean. Aurrera Tolosa elkartearen ordezkari ariko da, eta buruz burukoa jokatuko du Usurbilgo Pagazpe elkarteko Santxoren aurka.