Euskararen Nazioarteko Eguna 2016

Maita dezagun gutxiago, eta goza dezagun gehiago

Eneritz Maiz Etxarri 2016ko abenduaren 2a

Nahiz eta bihar izan Euskararen Nazioarteko Eguna, herri askotan gaur ari dira euskarari gorazarre egiten.

Ikaztegieta da herri horietako bat. Herriko eskolak eta udalak egun osoko egitarau prestatu dute. Euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko. Euskal jantziak jantzi eta taloak egiteko aukera izan dute txikienek, eta nola ez, baita bakoitzak egindakoa jatekoa ere. Jokoak ere ez zaizkie falta izan goizean zehar.

Eta eskolako haurrek, herritarrekin batera, Euskaraz bizi nahi dut abestia abestu dute.  Arratsaldean, ipuin kontalaria izango da.

Ande Duhalderen abestiak dioen moduan, maita dezagun gutxiago euskara eta goza dezagun gehiago. Eta ez dadila aldarrikapena egun batean geratu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!