Lourdes Colomo eta David Garcia izan dira azkarrenak Ikaztegietan

Ataria 2016ko azaroaren 19a

Ana Olaberria eta Xabat Ibarguren izan dira lehen herritarrak. Guztira 94 parte hartzaile izan dira krosean.

Herrgintza elkarteak antolatu du krosa, elkartearen egunean. Emakumezkoetan Colomo zizrukildarraren ondoren, Saioa Arkonada oñatiarra eta Maria Mendibe lasartearra sailkatu dira. Gizonezkoetan, Garcia durangarraren atzetik, Sergio Martinez altsasuarra eta Jon Telleria legazpiarra helmugaratu dira.

Helduen probaren aurretik, hainbat haurrek parte hartu dute, giro berezia eskainiz krosari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!