Kamioitzarrak Ikaztegietan hartu du atseden

Ataria 2016ko azaroaren 17a

Inoiz Euskal Herriko errepidetik igaro den garraiobiderik handiena Pasaiatik Zangozara bidea egiten ari da, eta gaur Ikaztegietara joateko N-1eko irteeran geratu da. Ehun metroko kamioitzarra egun guztia hor egon ondoren, gauean abiatuko da Etzegarate mendatea zeharkatzeko.

N-1eko irteera hori ez dago itxita. Ibilgailuak gasolineratik zehar pasa behar dira bidea jarraitzeko. Halere, leku horretan abiadura moteltzeko eskatu du Ertzaintzak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!