Pilates eta aerobik egiteko aukera

Ataria 2016ko irailaren 8a

Ikaztegietako Udalak pilates eta aerobik ikastaroak antolatu ditu, irailaren 19tik hasiko direnak. Aurreko ikasturteko proposamenekin alderatuz, ekintzen prezioak jaitsi dituzte, eta izena ematen duen parte hartzaile kopuruaren arabera aldagarria izango da.

Pilates ikastaroa astelehen eta asteazkenetan izango da, 10:45etik 11:45era. Aerobik ikastaroa astearte eta ostegunetan izango da, 18:00etatik 19:00etara. Bi ikastaroak gauzatu ahal izateko gutxienez bakoitzean sei parte hartzaile egon behar dira. Matrikula orria betetzean ikasturte osorako (ekainera arte) konpromisoa hartuko da, eta baja ematea soilik gaixotasun edo pisuzko arrazoiengatik onartuko dela azaldu dute udaletik.

Bi ikastaroek prezio berdina izango dute: sei parte hartzailek izena emanez gero 27 euro ordainduko du bakoitzak, eta gero eta jende gehiagok eman izena merketu egingo da; adibidez, hamabik emanez gero izena 13,5 euro ordainduko du bakoitzak. Izena emateko orria udaletxean jaso daiteke eta irailaren 14a baino lehen bete behar da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!