San Lorentzo jaiak 2016

Pilota hotsak, San Lorentzo omentzeko

A. Uzkudun/I. Otaegi 2016ko abuztuaren 10a

Azken egunean, esku-huska partidak jokatu dituzte Ikaztegietako pilotalekuan. Bi norgehiagoka jokatu dira: batetik, Olaberria eta Irastorza ikaztegietarrek jokatu dute Benavente eta Artola herrikideen aurka; bestetik, Labaka eta Arratibelek jokatu dute, Urretabizkaia eta Telletxearen kontra.

Atseden hartzeko tartea izan dute ikaztegietarrek eguerdian, eta 18:00etan hasi da festa pilota partidekin. 21:00etan jarraituko du festak Ikaztegietan. Herriko plazan bilduko dira herritarrak eta herri afaria egingo dute. Herritarrak mahaitik altxatzerako hankak eta gerriak mugiarazteko prest izango dira Zesuma erromeria taldeko kideak.

Gauerdian, ikazkina igoko dute eta euskal dantzak dantzatuz agurtuko dute hurrengo urtera arte. Alabaina, goizeko ordu txikiak arte jarraituko festak Ikaztegietan, ziur.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!