San Lorentzo jaiak 2016

Txakolinez bustitako doinuak

Ane Urkola 2016ko abuztuaren 10a

San Lorentzo eguna ospatzen ari dira Ikaztegietan. Goizean, herriko musikarien kontzertua eta txakolin dastaketa izan dituzte. 

Arratsaldean, pilota partidak jokatu dituzte. Lehenengo partidan ikaztegietarrak izango dira protagonista: Olaberriak eta Irastorzak jokatuko dute Benavente eta Artolaren aurka. Bigarren partidan, Urretabizkaia (Ikaztegieta) eta Telletxea (Albiztur) lehiatuko dira Labaka (Albiztur) eta Erasunen (Zizurkil) kontra.

21:00etan, herri afaria izango da, eta 23:00etan Zesuma taldearen erromeria hasiko da. Gauerdian, ikazkina igoko da festak amaitzen diren seinale, eta herritarrek dantzatuko dituzte euskal dantzak. Ondoren, goizeko ordu txikiak arte jarraituko du festak Zesuma erromeria taldearekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!