Ikaztegietako San Lorentzo jaiak ate joka datoz, eta ia prest du guztia Festa Batzordeak. Aste egunez ospatuko dituzten jaietan, ohiko moduan, izango da non aukeratua. Abuztuaren 9an, asteartean, umeen bazkaria izango da, eta doan izango den arren beharrezkoa izango da abuztuaren 1a baino lehen Ostatu tabernatik txartela hartzea.
ABUZTUAK 1A BAINO LEHEN
Herri afaria, San Lorentzo egunez egingo dute, hau da, asteazkenean. 23 euroko menua prestatu dute, eta txartelak erosteko azken eguna abuztuaren 1a izango da, Ostatu tabernan. Behin epea pasa eta gero erosten duenak, Festa Batzordeak jakinarazi duenez, 3 euro gehiago ordaindu beharko ditu. Gainera, alergiarik edo izanez gero, txartelak erosterako orduan jakinaraztea nahi du izen-abizenak zehaztuz, jaki bereziak eskatu ahal izateko. Kuadrilla egunean, berriz, ez da paella erraldoirik egingo eta kuadrilla bakoitzak berea egin beharko du.