Ludoteka zerbitzua jarriko du martxan udalak

Ataria 2016ko ekainaren 21a

Ekainaren 27tik uztailaren 29ra izango da, 09:00etatik 13:00etara. 2004-2013 urteen artean jaiotako umeentzat da eta 60 euroko kostua du.

Eskolan eta kiroldegian burutuko dira ekintzak. Bi begirale izango dira eta adinaren arabera moldatuko dira ekintzak.

Izena ematen duten ume kopuruaren eta eguraldiaren arabera aldaketak egon daitezke. Izena emateko azken eguna bihar izango da. Udaletxean bete behar da inprimakia eta ordainketa egin. Umeak behar bereziren bat edo alergiarik izango balu jakinarazi egin beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!