Eskola Txikien Festa. Ikaztegieta 2016

Eskola Txikien Festaren lekuko izan gara Ikaztegietan

Ataria 2016ko ekainaren 12a

Ikaztegietako plazan igaro dugu goiza, bertan gertatzen zenaren berri eman eta protagonista ugari gure mikrofonoetara gerturatuz.

Maria Garai andereñoa eta Maribi Lazkano eta Lourdes Larrea duela 22 urte guraso elkarteko kide izandakoek eguna nola bizi dute kontatu digute, eta atzera begira ere jarri dira:

 
Iñaki Zubeldia idazle ikaztegietarra ere gonbidatu dugu, bere esperientzia kontatzera:
 
 
Elizaren atarian aritu gara zuzeneko kontakizuna egiten, eta gure aldamenean, bazkarirako jatekoa ari ziren prestatzen: paella erraldoia. Hain Justu prestaketa lanetan aritu den Igor Urretak azaldu digu nola egin duten:

 
 
Herri askotatik iritsi da gaurkoan Ikaztegietara festan parte hartzera. Tolosaldetik horietako asko, eta horien artean topatu dugu Bittor Madina, urte askoan Berrobiko irakasle izandakoa:
 
 
Bakarne Otegi Ikaztegietako alkateak ere tartetxoa hartu du gurekin solasean aritzeko, aurkezpen ekitaldian egon eta erakundeetako ordezkariekin eskolara bisita egin ostean:
 

 
Amaia Heriz guraso elkarteko kidea da, eta koordinazio lanetan aritu da urte osoan. Gaurko egunaren garrantziaz hitz egin digu, egunean zehar izango diren ekitaldiak aipatzearekin batera:
 

 
Maider Gonzalez eta Alaiz Amundarain ikasle izandakoen lekukotza ere jaso dugu:

 
Duela 22 urte Ikaztegietak hartu zuen Gipuzkoako Eskola Txikien Festa, eta bertako irudiaren diseinua egiten Ramon Arin aritu zen. Aurtengo logoan ere parte hartzea nola izan duen kontatu digu:
 
 
Ikaztegietako, nahiz Ikaztegietatik kanpoko gaztetxo ugari erakarri ditugu gure mikrofonoetara, Jokin eta JUlen, esaterako:
 
 
Jaizak eta Noak ere parte hartu nahi izan dute:
 
 
Eñaut bere lagun Ali, Idoia eta Ibanekin gerturatu da:
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!