Batetik autodefentsa feminista ikastaroa antolatu dute. Zortzi orduko tailerra izango da, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara, hain justu. Liburutegian egingo dute ikastaroa. Bestetik maskulinitate tailerra antolatu dute. Lau ordu iraungo ditu, 09:00etatik 13:00etara, eta udaletxe azpiko aretoan egingo da.
Izena emateko ikaztegietakogaztetaldea@gmail.com helbidera idatzi behar da. Horretarako azken eguna bihar, martxoak 16 da. Antolatzaileek diotenez, plazak mugatuak dira eta gomendatzen dute ahalik eta azkarren izena ematea.