2016/02/26 19:30

Bisaiak, jauziaren aurpegiak dokumentalaren emanaldia

Bisaiak, jauziaren aurpegiak dokumentalaren emanaldia
Ikaztegieta

Egileetako bat den Ibai Agirrebarrena izango da gonbidatu gisa, dokumentalaren nondik norakoak azaldu eta  dudak argitzeko asmoz.

Bisaiak, jauziaren aurpegiak Jauzia proiektuaren baitan kokatzen den ikus-entzunezko lana da, 80-90eko hamarkadetako Euskal Herriko gatazka politikoaren baitan, frantziar nazionalitateko hainbat lagunek egindakoen testigantzak biltzen dituen egitasmoa. Euskal gatazkarekin lotura berezirik ez zuten Ipar Euskal Herrian edo Frantzian jaiotako hainbat pertsona dira protagonista. Batzuk errefuxiatuen gaiarekin sentsibilizaturik, beste batzuek lagun bati laguntzeagatik, albistegietako zerbaitekin interesatuta... euskal gatazka nola etorri zitzaien jakitea izan zen proiektuaren helburu nagusietako bat. Eman zuten jauzi militante horrek eman dio izena dokumentalari: "Batzuek jauzi egin zuten, ez zekiten jauziko -eroriko- ziren, edo proiektu egonkor batean lurreratuko ziren".

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!