Erretirodunak elkartzeko aitzakia

Ataria 2015eko azaroaren 23a

Ikaztegietan Erretirodunen Eguna izan zuten atzokoa. Urtero moduan, bazkari eder baten bueltan elkartu ziren herritarrak.

Meza nagusiarekin hasi zuten eguna, eta nahi zuenak, jarraian, Txintxarri abesbatzak eskaini zuen emanaldiaz gozatu ahal izan zuen elizan bertan.

Ondoren, erretirodunak, Herrigintza elkartean elkartu ziren, eta tripa ederki bete ahal izan zuten. Arratsalde ederra pasa zuten, kontu-kontari suaren epelean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!