Errepidea asfaltatzen ari dira

Ataria 2015eko azaroaren 19a

Gipuzkoako Foru Aldundia N-1 zaharra asfaltatzen ari da Ikaztegieta erdigunetik

Aurreko legealdian egin zuen Ikaztegietako Udalak errepidea asfaltatzeko eskaera, baina orduan partidarik ez zegoenez, itxaron egin behar izan zuten.

Gaur hasi dituzte lanak. Ikaztegietako bi biribilguneen arteko errepidea asfaltatuko dute gaurko egunean zehar. Bihar, berriz, margoketa lanak egingo dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!