Bileran, besteak beste, ondorengoak aztertuko dira: logoa, festa batzordearen eraketa, salmentarako materiala, festaren helburua, laguntzak, etab. Bilera herriko eskolan izango da.
2016ko ekainean Ikaztegietak Eskola Txikien Festa antolatzeko ardura izango du, eta horretarako herritarak irailaren 29an, 18:00etan egingo den bilerara gonbidatu dituzte. "Dimentsio honetako festa bat antolatzeak guztion elkarlana eskatzen duenez, laguntza eta inplikazioa behar-beharrezkoak ditugu", adierazi dute antolakuntzatik.
Bileran, besteak beste, ondorengoak aztertuko dira: logoa, festa batzordearen eraketa, salmentarako materiala, festaren helburua, laguntzak, etab. Bilera herriko eskolan izango da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?