Ikaztegietako jaiak 2015

Futbola eta kirol desafioa Ikaztegietan

Andoni Uzkudun 2015eko abuztuaren 10a

Herriko gaztetxoen arteko futbol partidak eta gazteen arteko kirol desafioa Ikaztegietako San Lorentzo egunean. Herriko lau talde desafiatu dira arraunean, bizikletan eta korrika egiten.

Gaur izango dute festarako azken eguna Ikaztegietan, hona hemen egitaraua:

ABUZTUAK 10, ASTELEHENA (SAN LORENTZO EGUNA)
11:15. Meza.
Ondoren. Txakolin dastaketa herriko plazan.
13:00. Herriko musikarien kontzertua.
16:00.. Herriko gaztetxoen arteko futbol partidak.
18:00. Herriko gazteen arteko kirol desafioa.
19:15. Patata tortilla lehiaketa.
Tartean. Toka txapelketa.
21:00. Zahagi ardoa.
23:30. DJ Bull.
00:00. Ikazkina igotzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!