Ikaztegietako jaiak 2015

Umeen txanda

Ataria 2015eko abuztuaren 9a

Ikaztegietako haurrek bazkaria izan dute gaur, San Lorentzo jaien barruan. Eta ondoren ere beraien neurriko ekitaldiak izan dituzte:  jolasak, merendola, pilota partidak eta zezen txiki eta poneyak. Biharko egun nagusiarekin amaituko dituzte festak.

Biharko egitaraua:

ABUZTUAK 10, ASTELEHENA (SAN LORENTZO EGUNA)
11:15. Meza.
Ondoren. Txakolin dastaketa herriko plazan.
13:00. Herriko musikarien kontzertua.
16:00.. Herriko gaztetxoen arteko futbol partidak.
18:00. Herriko gazteen arteko kirol desafioa.
19:15. Patata tortilla lehiaketa.
Tartean. Toka txapelketa.
21:00. Zahagi ardoa.
23:30. DJ Bull.
00:00. Ikazkina igotzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!