Ikaztegietako jaiak 2015

Ikaztegietan ere hasi dira San Lorentzo Jaiak

Andoni Uzkudun 2015eko abuztuaren 8a

Euriarekin eman diote hasiera Ikaztegietan San Lorentzo jaiei, baina hori ez da izan oztopo herritarrentzat. Giro ederrean hasi dute festa txupina lehertzearekin batera, buruhandiak lehenik eta koadrila arteko bazkari prestaketa ondoren. 

Hona hemen datozen egunetako egitaraua:

ABUZTUAK 8, LARUNBATA (KUADRILLA EGUNA)
12:00. Txupinazoa.
12:15.. Kuadrillen arteko bazkari prestaketa.
14:00. Bazkaria.
Ondoren. Mus txapelketa.
16:00. Umeen jolasak.
Ondoren. Apar festa.
17:00. Potea The Joselontxo`s txarangarekin.
19:30. Gazte jolasak.
Ondoren. Kuadrillen arteko afariak sagardoarekin.
23:00. Zesuma.

ABUZTUAK 9, IGANDEA
11:15. Meza.
11:30. Marrazketa saioa.
12:00. Alurr dantza taldea.
12:45. Zinta karrera.
13:30. Umeen bazkaria.
Ondoren. Ume jolasak.
17:30. Merendola.
18:00.. Pilota partidak.
18:00-19:30. Zezen txiki eta 
poneyak.
21:00. Herri afaria.
23:00. Egan.

ABUZTUAK 10, ASTELEHENA (SAN LORENTZO EGUNA)
11:15. Meza.
Ondoren. Txakolin dastaketa herriko plazan.
13:00. Herriko musikarien kontzertua.
16:00.. Herriko gaztetxoen arteko futbol partidak.
18:00. Herriko gazteen arteko kirol desafioa.
19:15. Patata tortilla lehiaketa.
Tartean. Toka txapelketa.
21:00. Zahagi ardoa.
23:30. DJ Bull.
00:00. Ikazkina igotzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!