Eskola Txikien festaren lekukoa, Ikaztegietara

Ataria 2015eko ekainaren 15a

Gabiriak pasa dio Eskola Txikien Festaren lekukoa Ikaztegietari. 

Igandean ospatu zuten Gabirian Eskola Txikien Eguna Balentzategi Herri Eskolak antolatuta.  Eskola Txikiak Bizirik lelopean egun osoko festa bete-betea izan zuten, eta 2016ko festa antolatzeko ardura ikaztegietarrei pasa zieten lekukoa herriz aldatuz.  
 
Lehenengoz, 1994. urtean antolatu zuen Eskola Txikien festa Ikaztegietak. Oraingoan ere, haur, guraso, irakasle, udal ordezkari eta azken finean, herri osoari egokituko zaio antolaketan aritzea.

Argazkiak: Aimar Maiz / Goierriko Hitza

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!