Hauteskundeak 2015. Emaitzak

Bakarne Otegi, Ikaztegietan alkate

Ataria 2015eko maiatzaren 24a

EH Bilduk eskuratu ditu boto gehien: 130 guztira. EAJk, berriz, 110 lortu ditu. PPk bat, eta PSE-EEk 2. Txuriak 9 izan dira, eta nuloak 2.

2011an izendatutako alkate Iker Otamendik pasa dio, atzoko emaitzek horrela berretsita, bere alderdikide Bakarne Otegiri alkatetza. EH Bilduk 130 boto lortu zituen atzokoan eta EAJk 110. «Aldea txikia» izan da Bakarne Otegi alkate berriak horrela baieztatuta. «Gustora» azaldu zen ikaztegietarra: «Erronka berri bat, zerotik hastera noa eta gauza pila bat ikasteko eta hasteko gogoz nago». %69,20ko parte hartzea izan zuten atzokoan udal eta foru hauteskundeek Ikaztegietan. 2011n abstentzioa %27,6koa izan zen Ikaztegietan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!