500 metrotako pistan zortzigarren amaitu zuen Olaberriak; jaurtitako itzulian seigarren egin zuen, eta puntuazio proban 15.a izan zen. Postu guztiak kontuan hartuta, zazpigarren sailkatu da Olaberria, Saint Quentin en Yvelines-eko munduko txapelketan. Emaitza horrekin, ikaztegietarra berriro ere puntako txirrindularien multzoan sartu da.