Haur pornografiaren inguruko operazioan atxilotu zuten Ikaztegietako gizonezkoa

Ataria 2014ko azaroaren 26a

Asteazken arratsaldean atxilotu zuen Guardia Zibilak Ikaztegietan bizi zen gizonezkoa.

Pasa den asteko asteazken goizean Guardia Zibilak agertu ziren Ikaztegietako Elizalde kalera. Bertako etxebizitza bateko pisua bat miatu ostean atxilo eraman zuten gizonezko bat.

Ostegunean, Guardia Zibilaren prentsa departamentutik delitu telematikoekin zerikusia duen operazio baten barneko atxiloketa izan zela adierazi zioten TOLOSALDEKO ATARIA-ri eta gaur emandako informazioaren arabera, haur pornografiaren bueltan dabilen operazioa dela zehaztu dute.

Operazioak oraindik irekita jarraitzen du eta honen ondorioz, ez dute operazioaren egoeraren inguruko xehetasun gehiagorik eman nahi Guardia Zibilen prentsa bulegotik. Asteazkenean atxilotutako gizona aske dago dagoeneko.

Espainiar estatu mailako operazioa da Guardia Zibila aurrera ematen ari den hau eta dagoeneko asko dira operazio honen inguruan atxilotutakoak. Ikaztegietan izan diren Guardia Zibilei Unitate Zentral Operatiboko(UCO) agenteak gehitu zitzaizkien. Guardia Zibilaren polizia judizialaren organo nagusia da UCO.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!