Delitu telematikoa egotzi diote

Erabiltzailearen aurpegia Igor Agirre 2014ko azaroaren 20a

Asteazken arratsaldean gizonezko bat atxilotu zuen Guardia Zibilak Ikaztegietan. Hainbat orduko miaketa egin ondoren eraman zuten esku burdinak jarrita.

Delitu telematikoarekin zerikusia duen operazio baten barneko atxiloketa izan zen atzokoa, iruzur informatikoarekin erlazionatua. Operazioa duela hilabete batzuk jarri zuten martxan eta oraindik irekita dirau espainiar estatu guztian zehar.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!