Hiru haurrek izena emana dute aurtengo ikasturterako. Hauek, gela zaharra urrian utziko dute. Orain arteko haur eskolak gabezi batzuk zituen, eta horiei aurre egiteko eta herritik apartean ez egokiteko erabaki dute Herri Eskoletara eramatea 0-2 urte bitarteko haurren eskola. Hezkuntza Sailaren Haurreskola Partzuergoa, Ikaztegietako Udala eta herriko hezitzailea ados agertu dira erabakiarekin.