N-1eko Ordizia-Ikaztegieta artean errei bakarra erabilgarri, asteburuan

Ataria 2014ko uztailaren 10a

N-1 errepidean, Ordizia eta Ikaztegieta tartean, eta Gasteiz noranzkoan zoruaren egitura berritzeko lanak egingo dituzte asteburuan, eta ondorioz, norabide bakoitzean errei bat itxiko dute. Ostiralean, uztailak 11, 22:00etan hasiko dituzte lanak, eta hilaren 14an, astelehenean, 06:00etan bukatu.

Ibilgailuak obra gunearen muturretan egokitutako erdibitzaileko pasabideetan barrena desbideratuko dituzte, eta norabide bakoitzetan errei bakarra egongo da erabilgarri.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!