Erlojupeko Espainiako Txapelketan Leire Olaberriaren atzetik Belen Lopez sailkatu zen, 42:11 denborarekin. Anna Ramirezek egin zuen hirugarren (42:20) eta Nafarroako Gloria Rodriguezek laugarren sailkapen orokorrean 42:43ko denbora eginaz eta 23 urte azpikoen garaipena lortuz. Ordiziako Irene Usabiaga izan zen bosgarrena (43:11).
Tolosako Irene San Sebastianek aldiz, Espainiako Txapelketako errepideko lasterketako bigarren denborarik onena egin zuen; 2:38.50. Sheyla Gutierrezekin lehiatu zen azken sprintean eta 2:52 minutu gehiago behar izan zituen helmugaratzeko. Leire Olaberriak laugarren egin zuen proba honetan.